XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Feminismo erradikalaren arabera askatasuna lortzeko bidea

Emakumearen askatasuna lortzeko, feminismo erradikalak urrats batzuk eman behar direla uste du:

1. Emakumezkoei mendebaldeko historiak eta kulturak jarri izan dizkien gutxiagotasun-baldintzak etengabe salatzea.

2. Gizonarekiko berdintasuna. Emakumea orain arte diskriminatua izan denez, gizonarekiko berdindua izan behar du, lege, hezkuntza eta enpleguaren aurrean eta arlo publikoan parte hartu behar du, gizonaren neurri berberean.

Sexuen arteko berdintasunaren kontu hori, nolanahi ere antropologi zentzuan hartuta, gehien eztabaidatzen den gaietakoa da.

Emakumea ez da emakume jaiotzen, dio Simone Beauvoirkoak, egin egiten da.

Zibilizazioaren emaitza da, ez naturarena, eta sexuen arteko harremanetan, bereizi beharra dago biologikoa dena eta kulturari dagokiona.

Gizona eta emakumea ez dira sexudun jaiotzen; sexu-nortasuna kulturaren bidez moldatzen joaten da eta sexu biologikoak zehaztua ez datorren desira bideratu egiten da.

Gainera, ezartzen den sexuen arteko diferentzia hori goiko eta beheko mailetan hierarkizatu egiten da: gizona subjektua da eta emakumea objektua.

Familiari, senarrari eta seme-alabei bere burua arduraz eta eskuzabaltasunez eskainitako emakumezko-jarrera hori, gizarteak eta kulturak ezarritako menpekotasunaren seinale baino ez da.

Horren arabera, sexuen berdintasunak ez du esan nahi emakumeek gizonak imitatzea eta gizonen monopolio ziren arloetara iristea, emakumearen autarkia baizik.

Ahal den heinean gizonak bazter utzi behar dira, emakumezkoen arteko homosexualitatearen alde agertu behar da